Ficha técnica
EH Bilduko koordinatzaile nagusia Arnaldo Otegik dei egiten dio sostengu blokeari Gobernuarekin paktatzeko "plurinazionaltasunari eta finantziazio alternatibo bati buruz". Otegik baieztatu du Kataluinako finantziazio propioa "guztziz zilegia" dela eta aitortu du ERC-k eta PSC-k euren paktua beteko dutela. Gainera, nabarmendu du Salvador Illak paktua irmoki defenditu duela. EuropaPress-ek egindako elkarrizketan, Otegik seinalatu du Euskadiko Kontzertu Ekonomikoan eta Nafarroako Konbenioan "diru guztia biltzen da, kupoa ordaintzen da eta zuri ez dizute ezer finantzatzen". "Espainiar Estatuko gastuetan laguntzen da, orduan ariketa solidarioa da estatuko gainontzeko lurraldeekin", esan du. Bere ustez, "Kataluinako kontzertuak" zailtasun berri bat dauka, Kataluniako ekonomiak estatuan duen pisu espezifikoa BPGren % 20 baita. "Espainar Estatua ez da ekonomikoki bideragarria Katalauina gabe", adierazi du. Otegik Kataluina finantziatzeko formula onena bilatzea espero du. EH Bilduko koordinatzaile nagusiak dio Euskal Herriaz edota Kataluinaz hitz egiten den bakoitzean, Espainiar Estatuko herritarren arteko ustezko desberdintasunei buruz hitz egiten dela. Hausnarketa egitera deitzen die herritarrei. "Espainiar Konstituzioan nazioei eta eskualdei buruz hitz egiten da. Zergatik egiten du Konstituzioak desberdintasun hori? Ez ditu hartzen lurralde guztiak eskualde gisa, esaten du Espainiar Estatuan eskualdeak eta nazioak daudela eta hor dago lehen desberdintasuna", aitortzen du Otegik. Hori dela eta Otegik pentsatzen du Kataluniako kontzertuaren afera polarizatuta egongo den gaia izango dela. Nagusiki, alderdi popularraren jarreragatik, euren jokamoldea delako.
Relacionados